top of page
Nestor Basterretxea zendu da
2014/07/12

90 urte zeuzkan, eta osasunez makal ibili da azken denboran. Euskal Arte Eskoletako kide, gerra osteko euskal artearen suspertzaile eta erreferente nagusietakoa izan da. Zinemagintza garaikidean, margolaritzan, eskulturan eta diseinuan ere utzi du aztarna. Hondarribiko etxean zendu da, senideen alboan. 



 



 

Euskal Herrira etortzekoa da Sarrionandia
2014/07/10

"Tramite batzuk" falta badira ere, parte hartuko du MUko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluan, hizlari gisa. Erbestean eman ditu azkeneko 29 urteak; 1985ean, Martuteneko espetxetik ihes egin zuen, eta ordutik ez da bueltatu sorterrira.



 



 

Arnasa eman zien heriotza

​​2014/06/29

Poliziak trabesti bat hil zuen tiroz, orain 35 urte, Errenterian (Gipuzkoa). Bidea urratzeari ekin zion orduan EHGAM mugimenduak. Trabak traba, aurrera egin du, pairatutakoaren gordina ahantzi gabe.



 



 

Sokatirako euskal selekzioa ofizialki lehiatuko da nazioartean
2014/07/04

Sokatirako euskal selekzioa ofiziala da herenegundik. Aurrerantzean, beraz, ofizialki lehiatu ahalko da nazioarteko txapelketa guztietan, Basque Country izenpean.



 

bottom of page